XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ikusten da Eremutik Independentziaren eta Aurrekontzepzioei buruzko independentziaren artean.

Era berean, analisi faktoriala egin eta gero, koerlazio positiboa agertu da Eremutik Independentziaren eta Itaun32ko PKI eta PK2 faktoreen artean (.014 eta .031 esanahikortasun-mailak).

Bestalde, Eremutik Independentziak, negatiboki koerlazionatzen du Itaun32ko PK3-rekin (.051 esanguratasun-maila).

Esan daiteke, beraz, gure hipotesia gehienbatean egiaztatu egiten dela, hots, koerlazio positibo esanguratsua agertzen dela Eremutik Independentziaren eta inguruneko prekontzepzioei buruzko independentziaren artean.

Baina, Eremutik Independentziak, inguruneko kontzepzioenganako independentzia ekartzen duen bezalaxe, joera handiagoa ematen du norberaren teoria pertsonaletan zentratzeko.

Horregatik, gerta daiteke, Eremutik Independentziaren eta teoria prebioekiko independentziaren artean koerlazio negatiboa agertzea, Itaun32-ko PK3rekin gertatzen den bezala.

Gerta daiteke ere, bi indar kontrajarriek elkar ezabatzea, eta koerlazio esanguratsurik ez ematea, beste gai-multzo batzuetan gertatzen den bezala.

3. Sexu-aldagaia esanguratsuki koerlazionaturik agertzen da prekontzepzioei zaien atxikimenduarekin: AIREA gai-multzoan (.029), TRANSFORMAZIOAK multzoan (.056), LURRA multzoan (.004) eta UGALKETA multzoan (.005).

Neskak dira, prekontzepzio okerrekiko atxikimendu handiena dutenak.

Bestalde, Eskolako kalifikapen orokorrari eta arlokako kalifikapenei begiratzen badiegu, neskek kalifikapen hobeak dituztela ikusten dugu (.032 esanguratasun-maila), eta Cattell-en Gan ere puntuazio hobea ateratzen dutela (.074).

Dirudienez Pentsamendu Logikoaren Garapenean eta garapen horretan eragina duten aurrekontzepzioetan atzera xamar aurkitzen dira neskatilak, mutilekin alderatuz gero.

ONDORIOAK

1. Jaso ditugun emaitzetan (bai deskriptiboki jaso ditugunetan, bai koantifikaturik jaso ditugunetan), garbi geratu da, haurren prekontzepzioak iraunkorrak direla eta, adinean eta ikasmailan aurrera joan arren, gehienetan mantendu egiten direla.

Egia da, prekontzepzio okerren batek indarra galtzen duela, haurrak adinean aurreratu ahala, baina beste batzuek indarra irabazten dute.

Esan daiteke beraz, adinean eta ikasmailetan aurreratu arren, Natur-eko gaiei buruzko prekontzepzio okerrak (...).